XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erakundearen egoitza herri honetako ...zehaztu helbidea... helbidean dago.

Honako hauek dira demandaren

GERTAKARIAK

LEHENENGOA AUZILARIEN JARDUERA KOMERTZIALAK

Nire ahalorde-emaileak, ...erakundearen izena eta erakundeak... daukan xede soziala kirol-arropa praka, txandal, kamisetak, zapatillak, etab. eta horien osagarriak, hala nola eskumuturrekoak, poltsak, etab egin eta komertzializatzea da, ...herriaren izena eta ko edo go... Merkataritzako Erregistroko Sozietateen Liburuan inskribitua aurkitzen da, ...zehaztu orria... orrian, ...zehaztu tomoa... tomoan; eta egunera dago zerga-ordainketan, hala kreditatzen da 1 zk.ko dokumentu bezala alboan eman dudan fotokopiaren bidez.

Ez da ekartzen originala, beste zeregin batzuetarako behar zen eta.

Demandatua, ...erakundearen izena eta erakundea..., lurralde nazionalean banaturik dauden hainbat establezimendu komertzialen jabea da eta nire ahalorde-emaileari eta beste fabrikatzaile batzuei erositako jeneroa saldu eta banatzera dedikatzen da.

Haren establezimenduak sekzio independente desberdinetako antolaturik daude eta era askotako produktuak saltzen ditu: kirol-arropak, jantziak orohar, etxetresna elektrikoak, liburuak eta beste hainbat salgai.

BIGARRENA. AUZILARIEN ARTEKO KONTRATU-HARREMA

Biei interesatzen zitzaien harreman komertzialak izatea, bada, alde batetik, nire babestuak aukera zeukan bere produktuei irtenbidea emateko, eta, bestetik, demandatuak izen handiko merkantziak eskuratzen zituen.

Bi alderdiek kontratu bat sinatu zuten eta handik auzi honekin zerikusia duten honako estipulazio hauek komeni da nabarmentzea:

1. ...fabrikatzailearen izena eta (e)k... ...eroslearen izena eta (r)i... salduko dizkio bere produktuak, aurreko klausulan finkatutako prezioetan eta honek modu esklusiboan eskuratuko ditu, hau da, fabrikatzailearen produkzioa banatzaile honek salduko du bere establezimendu propioetan eta gainera berau, izango da banatzaile esklusiboa lurralde nazionalean hirugarrengoentzat.

2. ...fabrikatzailearen izena eta (e)k... konpromisoa hartzen du, egindako jeneroak ...eroslearen izena eta (r)i... entregatzeko, udaberri-udako eta udazken-neguko denboraldiak hasi baino lehen.

Martxoaren 15a eta irailaren 15a seinalatzen dira, hurrenez hurren, salgaiak jasotzeko azken mugako datatzat.

Ordainketak hiru epetan egingo dira, azken merkantzia hartu eta 15, 30 eta 45 egunera.